DIRECCIÓN

 

Leandro Agirretxe 1,

Guipuzcoa, irun.

CONTACTO

 

Tel: 688 803 202

CORREO ELECTRÓNICO

  • Icono social Instagram

Barnealdea

AUTOEZAGUTZA

Lehen atala zugan hasten da. Hau geure burua ezagutzean oinarritzen da eta horretarako ez dago esperimentatzea baina ezer hoberik. Atal honetan ispilu txiki bat eta honekin egin dezakezuna hobeto ulertzen lagunduko dizun azalpen liburuxka bat aurkituko dituzu. Bertan zure bulbako atal ezberdinak ezagutzeko pausuak eta azalpenak egongo dira. 

NAHI EDO DESIRAK 

Bigarren atal honetan gure nahi, desira eta lorpenak nabarmendu nahi ditugu. Atal hau guztiz zure desio eta helburuak ezagutu, horiekin konektatu eta nahi izanez gero antolatzera eskeiniko dugu, hauek aurrera eramateko edo errealitate bihurtzeko presiorik izan gabe.

HASI JOLASTEN

Hirugarren atala. Iritsi da jolastu eta gozatzen hasteko unea, zertarako balio du guzti honek bestela?

Lehenengo zure txanda da. Hartu lehen dadoa eta probatu bertan agertzen diren jokoak.
Ondoren (eta nahi izanez gero soilik) bikotean aritzeko txanda da. Aukeratu nahi duzun pertsona: bikotekidea, laguna, gaur gauean ligatu duzun hori eta probatu bigarren dadoa elkarrekin. 

1

2

3