ZER DA MAITASUNA?

Denok sentitu dugu noizbait bizitzan. Poetek gai horren inguruan idatzi dute, abeslariek kantatu egin diote, eta bere inguruan gaia glorifikatu eta mitifikatu duen industria bat hazi da. Baina, zer da benetan maitasuna?, zerk eragiten du?, nola definituko genuke?

Eta hiztegian haren esanahia bilatzen badugu? Hauxe aurki dezakegu

  1. m.Gizakiaren sentimendu bizia, bere gutxiegitasunetik abiatuta, beste izaki batekin elkartu eta elkartzea behar eta bilatzen duena.
     

  2. m.Berez erakartzen gaituen beste pertsona batekiko sentimendua, elkartasun-desira elkarrekikotasunez betetzen saiatuz, osatu, alaitu eta energia ematen duena elkarrekin bizitzeko, komunikatzeko eta sortzeko.
     

  3. m.Afektu, inklinazio eta norbaiti edo zerbaiti emateko sentimendua.

 

Hiru definizioetan azpimarratutakoa batzen bagudu, honelako zerbait geratzen da: MAITASUNA, gure gutxiegitasunetik abiatuta, osatu eta norbaiti ematen digun sentimendua. Gutako bakoitza ez al da ba nahikoa bere osotasunean? Beste pertsona bat behar al dugu gu osatzeko?

Kontzeptu hori hain dago sustraituta gure egunerokotasunean, ezen Tinderren pertsona egokia aurkitu nahian ordu luzeak igarotzea errutina bihurtu dugula; internetez guretzako perfektua den bikotekidearen eskaera egiten saiatuko bagina bezala. “Gustoko zaituela jakiteko 5 modu” edo “Zazpi modu zuri gustatzeko” moduko hainbat artikulu irakurtzen ditugu aldizkarietan, izan ere, pertsona baten izaera moldatzeko esperantza dugu harekin erlazio bat edukitzeko gai izango garelakoan.

Baina non geratu da norberaren maitasuna? Geure buruaz ahaztu gara. Instagrameko gure profilak hobetzen denbora gehiago ematen dugu geure nortasuna garatzen baino.

Hori gertatzen da ez dugulako geure burua maitatzeko gaitasuna garatu eta errealitate horri aurre egin beharrean, ezkutatzera jotzen dugulako. Askoz errazagoa da maskara bat jarri eta gure ahultasunaren aurkako babes-harresiak eraikitzea.

Eskoletan irakasten ez badute ere, pertsona guztien lehenengo eta benetako maitasuna, norberaren maitasuna izan beharko luke. Beraz, hainbeste falta zaigun laranja erdia bilatu beharrean (laranja osoa garelako) saiatu gaitezen egunero ispiluaren aurrean dagoen pertsona hori maitatzen, eta utz dezagun kanpoan bilatzeari barruan egon beharko lukeena.

  • Icono social Instagram

DIRECCIÓN

 

Leandro Agirretxe 1,

Guipuzcoa, irun.

MAKNAD

KIMERA

CONTACTO

 

Tel: 688 803 202

ESCRÍBENOS

y