Ez da egun bateko zerbait

 

Valparaíso. Madril. Bartzelona. Mexiko Hiria. Paris. Bogota. Istanbul. Delhi Berria. Donostia.

Bortxatzailea zu zinen. Txilen aurreko hilabetean hasitako mugimenduak ez du ez hizkuntzaz ez mugaz ulertzen. Mundu osoko emakumeak batu gara oihu honetan. Mundu osoko emakumeak errealitate hau bizitzen dugulako. Mundu osoko emakume guztiak mugimendu honen parte garelako.

Mundu osoko hiri askotan emakumeak “LASTESIS” kolektibo feministaren pausoak jarraitzen ari dira. Niri oilo-ipurdia jartzen zait eta hotzikarak ematen dizkit ehundaka eta ehundaka emakume abesti hau garrasika abesten ikusten ditudanean. Zerbaiten parte sentitzen naiz. Oso handia eta geldiezina den zerbaiten parte.

“Y la culpa no era mía, ni dónde estaba ni cómo vestía”. Esaldi hau munduari bira ematen ari da. Esaldi hau milaka emakumeen ahoetan dago. Esaldi hau agintariek ez dutena ulertzen adierazten ari da. Esaldi honek emakumeak biktimak garela aitortzen du.

Emakumeok ez ditugu ez sexu-abusu ez eraso sexualak asmatzen. Hauek bizitzen ditugu. Emakumeok ez dugu bortxatuak izatea bilatzen. Hau pairatzen dugu. Emakumeok ez ditugu tratu txarrak handizkatzen. Hauek sentitzen ditugu. Emakumeok ez dugu onespenik ematen. Hau lapurtzen digute.

Beharbada, kolektibo honi esker emakume askok euren barruan gordeta zuten amorrua kaleratu ahal izan dute. Argi dagoena da ez dela egun bateko zerbait, ez dela urtean behin egiteko zerbait. Orain ez dugu beldurrik pentsatzen duguna esateko. Orain ez gara isilduak izango. Orain entzun egingo gaituzte. Argi dagoena da ez gaudela bakarrik.

  • Icono social Instagram

DIRECCIÓN

 

Leandro Agirretxe 1,

Guipuzcoa, irun.

MAKNAD

KIMERA

CONTACTO

 

Tel: 688 803 202

ESCRÍBENOS

y