DIRECCIÓN

 

Leandro Agirretxe 1,

Guipuzcoa, irun.

CONTACTO

 

Tel: 688 803 202

CORREO ELECTRÓNICO

  • Icono social Instagram

Zer esan nahi du niretzako emakume izatea gizonezkoek zuzendutako mundu batean?

Emakume izatea agurtzerakoan bi muxu ematea da, gustoakoa ez dudan arren. Emakume izatea bazkari familiarretan aitak eta osabak egiten dituzten txisteei barre ez egitea da. Emakume izatea nire ahizpa txikiari nahi duen guztia izan daitekeela esatea da. Emakume izatea nire ama eta aitarekin eztabaidatzea da egiten dituzten comentario matxistengatik.

Emakume izatea trenean beste emakume bati laguntzea da gizon batek pakean uzten ez ziolako. Emakume izatea gauetan etxera bizikletan joatea da zerbait egingo didatenaren beldur naizelako.

 

Emakume izatea munduan gertatzen diren injustizien aurrean manifestatzea da. Emakume izatea nire bikoteari orgasmora iritsi ez naizela esatea da. Emakume izatea saskibaloiko partidu bat eguerdiko ordubietan jokatzea da.

 

Emakume izatea noizbait zaplaztekoa jo izan beharra da ipurdia ikutu didatelako. Emakume izatea ama izan nahi dudan erabakitzea da. Emakume izatea unibertsitatean zehar esaten diren esaldiak isladatu eta denen aurrean erakustea da.

Emakume izatea gauss etxera bidean beldurrik ez dudala esatea da. Emakume izatea nire amak nire ahizpari eskotea tapatzeko gomendioa entzutea da. Emakume izatea indartsua izatea da aintzat ez har naitzaten. Emakume izatea feminismoaren inguruan irakurtzea da. Emakume izatea gogoa dudanean bai edo ez esatea da. Emakume izatea segurtasun-ez horiei irabaztea da nire buruarengan sinisteko. Emakume izatea ongi ez nagoenean laguntza behar dudala onartzea da.

Emakume izatea ezpainak pintatzea da sudur puntan jartzen zaidanean. Emakume izatea mutil-lagunik ez dudala esatea da nire izebak bazkari familiarrean galdetzen didanean. Emakume izatea nahi dudan guztietan mozkortzea da. Emakume izatea niri amonari azaltzea da piropo bat botatzea ez dela harro egoteko zerbait.

 

Emakume izatea nire aitari mahaitik altxatzeko esatea da harrikoa egin dezan. Emakume izatea gainerako emakumeek esaten dutena entzun eta haiengandik ikastea da. Emakume izatea nire lehengusuari azkazalak pintatu ditzakeela esatea da. Emakume izatea lau hilabeteetan ez depilatzea da alferkeria hutsagatik.

Emakume izatea beste askok momentu orotan babestuko nautela ulertzea da. Emakume izatea zoriontsu izateko nire alboan gizonik behar ez dudala esan nahi du. Emakume izatea nire hilerokoa onartzea eta maitatzea da.

 

Emakume izatea, ulertzea da ez dudala zertan beste emakumeak kritikatu nire zoriontasuna lortzeko. Emakume izatea gura dudan persona muxukatzea da. Emakume izatea ohean negarrez nagoenean nire ahizpa gazteenak niri laztanak egitea da.

Emakume izatea sofan hankak irekita egotea da. Emakume izatea dutxan masturbatzea da. Emakume izatea bibradoreen inguruan hitz egitea da nire lagunekin taberna bateko terrazan. Emakume izatea handinahia izatea da. Emakume izatea garagardo pare baten ondoren korrokada botatzea da.

Emakume izatea nire bizitzako momentu batean galdu nahitekeela ulertzea da. Emakume izatea barre egitea da malkoa ateratzen zaidan arte. Emakume izatea kontzertu bakoitzean dantzan aritzea da gehigo ezin dudan arte. Emakume izatea, Tolosako taberna bateko terrazan emakume izateak zer esan nahi duen pentsatzen egotea da.

Baina batez ere, emakume izatea, nik izan nahi dudan guztia da.