DIRECCIÓN

 

Leandro Agirretxe 1,

Guipuzcoa, irun.

CONTACTO

 

Tel: 688 803 202

CORREO ELECTRÓNICO

  • Icono social Instagram

Emakumeen sexualitatea eta orgasmoa gizarteratu eta agerian jartzeko komunikazio kanpainak Tolosa eta Donostian.

Soziokulturalki emakumeen sexualitatea eta plazera tabu bat izan da urte luzez, eta hau konpondu edo irtenbide bat eman nahian sortzen dira kanpaina hauek. 

 

Pelusatik planteatzen genuen esperimentu sozial hau Gazteria Auzolana laguntzari esker gauzatu ahal izan dugu. Guk geuk bezala, Aldunditik ere emeakumeon sexualitatea aldarrikatzeko mugimendu eta ekintzak egiteko beharra ikusi zuten. 

 

Gazteria Auzolana egitasmoak alderdi ekonomikoan ez ezik, beste alor askotan ere laguntza handiak eman dizkigu. Tolosa eta Donostiako udaletxeetara sartzeko posibilitatea zabaldu digu adibidez, Aldunditik hasiera hasieratik udaletxeetako langile eta teknikariekin harremanetan jarri baitziren gure ekimenaren berri emateko. 

 

Baina zertan datza mugimendu edo kanpaina honek? 

 

Tolosa eta Donostian bi jarduera egingo ditugu: 

 

Lehen dinamika esperimentu sozial bat izango da: 6 maniki jarriko ditugu kalean eta bakoitzak galdera bat izango du, hurbiltzen diren emakumeak bertan idatzi edo pintatu ahal izateko. Galdera batzuk errazagoak izan daitezke eta besteak agian deserosoagoak suerta daitezke batzuentzat, baina gure helburua hausnarketara bultzatzea da eta inflexio puntu bat sortzea emakume askorentzat. 

 

Bigarren ekintza artelanen erakusketa bat da. Gipuzkoako emakume artista gazteen artelan ezberdinak ikusgai egongo dira eta bakoitzak sexualitateaz duen pertzeptzioa isladatuko dute hauek. Artearen bidez eta modu abstraktoagoan emakume bakoitzak gai hau nola bizi duen erakutsi nahi genuen, askotan hitzez adierazi ezin diren sentipenak azaleratuz. Artista horietako batzuk Arramazka, Berexiart eta  Elene Tamayo dira. 

IMG_0308 2.jpg

ELENE TAMAYO

IMG_0307 2.jpg

ARRAMAZKA

IMG_0312 2_edited.jpg

BEREXIART

Laguntzaileak